Liburutegiko arautegia

Liburutegiko zerbitzuak dohainekoak dira. Hemendik aurrera txartel bakarrarekin Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionaleko edozein Udal Liburuteko zerbitzuak erabili ahal izango dituzu. Bazkide bakoitzak 3 liburu eta 3 material berezi (DVDak,Bideoak,CDak ,edo CD-Romak) mailega dezake ohiko bere liburutegian, beti txartela erakutsiz. Liburuen mailegu epea 15 egunekoa da eta material bereziena 7, epe hau luzatu ahal izango da beste bazkide batek eskatu ezbadu. Mailegu-epea bukatzean, atzerapen egun bakoitzeko eta dokumentu bakoitzeko bi egunez debekatuko zaizu mailegu zerbitzua erabiltzea. Mailegatutako dokumentua apurtu, galdu edo bueltatzen ez baduzu, berri bat erosi beharko duzu, guztion onerako.

Liburutegirako sarrera librea da. Liburuak apaletan gaika sailkatuta daude, CDU-ren arabera, edozeinek hartzeko bezala. OSO GARRANTZITSUA da kontsultatutako liburuak mahaietan uztea, liburutegiko langileak izango baitira berriro apaletan jarriko dituztenak. Gaizki kokatutako liburua, galdutako liburua da.

Liburutegia GUZTIONA da. Horregatik:

ixilik

ez zarata edo builarik atera

ez jan, edan edo erre

ez erre

ez ibili altzariak lekuz aldatzen

ez sartu animaliekin

ez inolaz ere lekurik gorde

txakurrik ez













Liburutegia BAKARKA irakurtzeko, BAKARKA kontsultatzeko eta BAKARKA ikasteko da, eta ez, taldeka kartulina margotu, moztu edo argazkiak itsasteko. Beraz, talde lanak ez dira liburutegian onartuko.

Sei urtera arteko umeek, pertsona heldu batek lagunduta joan beharko dute, eta ez zaie utzi behar liburuak alde batera lagata, liburutegia jolas toki moduan erabiltzen.

Goiko arau hauek betetzen ez dituztenei, liburutegira sartzea debekatuko zaie.